Easo 20 / Manterola 15 - Donostia San Sebastián (Gipuzkoa) +34 943 42 95 89 info@aroominthecity.eu
Prezio onena bermatuta!ENG | ESP | FRA | EUS
A Room in the City - Ostatua Donostian

Hondartza, sukaldaritza, kirola, kultura, dibertsioa, historia eta jaia zain dituzu Donostian, eta, A Room in the City ostatuari esker, kokaleku onena eta egonaldian erosotasun handiena izango dituzu.

A Room in the City
A Room in the City
A Room in the City

Hiria ezaguna da bertako eskaintza gastronomiko zoragarriarengatik, hondartza bikainak dituelako eta kultura arloko jaialdi ugariren anfitrioia izan ohi delako.

Gogoko baduzu kirola egitea, hau da zure tokia. Goiza itsasoaren ondoan korrika egiten has dezakezu, eguerdian paseoa egin dezakezu bizikleta gainean eta arratsean surf pitin bat egin dezakezu amaitzeko.

Kulturaren zale amorratua bazara, jaialdien garaian etor zaitezke eta zinema, jazz, musika klasiko... onenaz gozatu. Edo, gainerakoan, Kursaaleko eta Victoria Eugenia antzokiko ikuskizunetara joan zaitezke.

Ondo jatea eta jaia gustatzen bazaizkizu, ezinbesteko hitzordua duzu Alde Zaharrean. Bertan, taberna gehiago daude biztanleko, Zeelanda Berrian ardiak baino.

Eta denaz gozatzeko asmoa baduzu, erabili agenda on bat, hirian eta inguruetan egin daitezkeen plan guztiak bat etortzea lortzeko.

A Room in the City
A Room in the City
A Room in the City